logo-inverso

Quiropráctico Juan Alonsoc/ valentín olano 1, bajo,
20006, donostia - san sebastián
tfn: 943 42 27 27 
fax: 943 43 04 98 
email

Zainketa kiropraktikoari erantzun dieten kasurik arruntenak

  • Errefluxu azidoa
  • Alergiak
  • Kirol lesioak
  • Sorbalda-besoetako mina
  • Errendimendu atletikoa
  • Atentzio falta
  • Entzumen arazoak
  • Erditzean trauma
  • Aurpegi paralisia
  • Garun funtzionamendua
  • Bihotz funtzionamendua
  • Neke kronikoa
  • Tunel karpianoaren sindromea
  • Neuralgia trigeminala
  • Digestio arazoak
  • Hernia diskalak
  • Azal arazoak
 

Asma

Nerbio sistema oso konplexua da eta gure gorputzak bizitzeko nahitaezkoak dituen funtzioak kontrolatu eta koordinatzen ditu. Hauetako funtzio bat birikak eta arnasketa aparatua kontrolatzea da.

Eskailerak igo, korrika egin, igeri egin edo bizikletan ibili dezakezu zure arnasketan pentsatu gabe. Tallo zerebralean kokatuta dagoen arnasketa nukleoak kontrolatzen du gure oxigenazio beharra eta dioxido karbonikoaren deskarga, horregatik egiten da arnasketa pentsatu gabe, era automatiko batean.

Gehiago irakurri: Asma

Esklerosi anizkoitza

Esklerosi anizkoitza gaixotasun kroniko bat da, ikaragarrizko ahulezia ematen du eta tallo zerebralari, tallo enzefalikoari eta bizkarrezur muinari reagiten diona. Esklerosi anizkoitzak milioi bat pertsonei eragiten die mundu guztian. Gaixotasun hau ezin da aurrekusi eta pazientearen arabera larritasun maila alda daiteke, batzuek ondoeza nabaritzen dute soilik, beste batzuek baliezintasun iraunkorra izan dezakete.

Sintomak 20-40 urte bitartean agertzen dira, emakumeetan gizonezkoetan baino kasu bikoitzak egoten dira. Sintomarik nabarmenenak honako hauek dira: beso eta hanken txingurritzea, ibiltzeko zailtasunak, oreka galtzea, muskuluetako ahulezia, ikusmenean arazoak, memoria arazoak besteak beste.

Gehiago irakurri: Esklerosi anizkoitza

Fibromialgia

Fibromialgia duten paziente gehiengoek min kronikoa,lepoko mina eta suminkortasuna, bizkarreko eta aldaketako mina izaten dute. Beste batzuek depresioa, nekea, zorabioak, buruko minak edo loaren erritmoaren alterazioak izaten dituzte.

Estadistiken arabera fibromialgia min muskulueskeletiko edo nekea ematen duten gaixotasunetatik hedatuena da. Estatu garatuetan populazioaren %10a baina gehiagori eragiten dio.

Fibromialgia 20-50 urteko emakumeetan maizago ematen da populazioaren beste tarteetan baino.

Gehiago irakurri: Fibromialgia

Belarriko infekzioak

Ameriketako pediatria akademiak dioenez 5 milioi haur baino gehiagok belarriko infekzio kronikoak edukitzen dituzte urtean. Gaixotasun honengatik 30 milioi bisita egiten dira medikuetara eta 10 milioi baino gehiagoei antibiotikoak ematen zaizkie. Eskolaurrean ematen diren antibiotikoen %50a belarriko infekzioak tratatzeko dira.

Gehiago irakurri: Belarriko infekzioak

Migrañak

Migrañekin bizitzen bazara, min haundia, argiari edo/eta soinuari sekulako sensibilitatea, goragalea eta gonbitoa bezalako terminoak ezagutzen dituzu. Migrañak dituzten paziente batzuek ikuspen distortsioak edo aurak, lokartzeak edo komunikatzeko arazoak edukitzen dituzte baita ere.

Tratamendu mediku tipikoak prezkipzio medikuarekin edo gaberekin izan daitezke. Hala ere, medikamendu hoien iragarkiak telebistan ikusi badituzu edo Vademecuma irakurri baduzu konturatuko zinen denek dituztela albo-ondorio larriak eta migrañentzako medikamendu arruntak oso arriskutsuak izan daitezkeela.

Migraña baten hastapena faktore desberdinek eragin dezakete; estresa, gehiegizko soinu edo argiak, nekea, gosea, dieta, hormona aldaketak, klima aldaketak, kafeina, zigarroen keak eta baita buruko mehegiak erabiltzea ere.

Gehiago irakurri: Migrañak

Neuralgia Trigeminala (NT)

Neuralgia Trigeminala (NT)

NT-a, gizakiaren min handienetako bat bezala deskribatzen da. Nerbio trigeminalaren desorden bat da eta aurpegiko min jasa ezin eta ustekabekoa eragiten du. Min hau ematen da nerbio hau sudurrean, ezpainetan, begietan, belarrietan, ilean, kopetan, masailezurrean eta mingainean adarkatzen den tokietan.

NT-a aurpegiaren alde batean bakarrik eragiten du normalean, mina intentsitatean eta maiztasunean handitzen joaten da. Min hau oso handia izan daiteke, horregatik “suizidio gaixotasuna” bezala ezagutzen da.

Gehiago irakurri: Neuralgia Trigeminala (NT)

Tunel Karpianoaren Sindromea

Tunel Karpianoaren Sindromea

Tunel karpianoaren sindromea nerbio ertainean irritazioa edo presio baten ondoren gerta daiteke. Nerbio hau lepoan jaiotzen da, sorbaldatik jarraitu, ondoren besotik eta besaurretik eskumutur eta eskuraino helduz. Eskuan dagoen nerbio garrantzitsu bat da, honi esker hatz lodia, indizea eta beste behatzak mugitzen ditugu, Tunel karpianoaren sindromea min iraunkor eta suminkortasun batekin deskribatu dezakegu, baita eskuan, eskumuturrean eta besaurrean inurridura eta gogortasuna ere. Kasu batzuetan muskuluetako ahulezia, handitzea eta tenperaturarekiko sentsibilitatearen galera gerta daiteke ere. Tunel karpianoaren sindromea duten pertsonek arazoak eduki ditzakete objektu txikiak altxatzerakoan, ateetako heldulekua jiratzean edota objektuak erortzean.

Gehiago irakurri: Tunel Karpianoaren Sindromea

Arazo konbultsiboak eta epilepsia

Epilepsia arazo arrunta da non populazioaren %1ari reagiten dio neta 25000 kasu berri diagnostikatzen dira urtero soilik estatu honetan. Ia milioi erdi pertsonek epilepsia dute estatu honetan,eta gutxi gorabehera populazioaren %9ak krisi konbultsibo bat edukiko du gutxienez bere bizitzan. Sintomak konbultsioak, begirada finkoa, espasmo muskularrak, sentsazio arraroak edo kontzientzia galtzea izan daiteke.

Gehiago irakurri: Arazo konbultsiboak eta epilepsia

Lo arazoak

Gutxienez 40 milioi Europear sufritzen dituzte lo arazo kronikoak, eta beste 20 milioi noizbehinkako lo arazoak dituzte. 70 lo arazo baino gehiago ezagutzen dira, hoietatik ohikoenak:

  • Insomnioa: Lo arazo guztietatik hedatuena da, lo hartzeko zailtasuna da edo/eta gauean esnatu eta berriro lo hartzeko zailtasuna edukitzea.

Gehiago irakurri: Lo arazoak

Liseri aparatuan arazoak

Pertsona gehiengoentzat liseriketa prozesu natural bat da, bera bakarrik egiten dena. Hala ere, horren zorioneko ez diren milaka pertsona daude.

Liseriketa prozesua konplikatzen denean, gure bizitza kalitatean eragin dezake. Nahiz eta liseriketa arazoen zerrenda luzea izan ohikoenak hauek dira: kolikoak, errefluxu azidoa,idorreria, kolon irritable, eta Crohn gaixotasuna. Denetan nerbio sistema gaizki sinkronizatuta dagoela ematen du.

Gehiago irakurri: Liseri aparatuan arazoak

logo-inverso

c/ valentín olano 1, bajo,
20006, donostia - san sebastián
tfn: 943 42 27 27 
fax: 943 43 04 98 
email

Quiropráctico Juan AlonsoQuiropráctico Juan Alonso. Graduado en quiropráctica por la Universidad de Palmer en Marzo de 2001, y fisioterapeuta colegiado en España.

Boletines

Please enable the javascript to submit this form