logo-inverso

Quiropráctico Juan Alonsoc/ valentín olano 1, bajo,
20006, donostia - san sebastián
tfn: 943 42 27 27 
fax: 943 43 04 98 
email

Tunel Karpianoaren Sindromea

Tunel Karpianoaren Sindromea

Tunel karpianoaren sindromea nerbio ertainean irritazioa edo presio baten ondoren gerta daiteke. Nerbio hau lepoan jaiotzen da, sorbaldatik jarraitu, ondoren besotik eta besaurretik eskumutur eta eskuraino helduz. Eskuan dagoen nerbio garrantzitsu bat da, honi esker hatz lodia, indizea eta beste behatzak mugitzen ditugu, Tunel karpianoaren sindromea min iraunkor eta suminkortasun batekin deskribatu dezakegu, baita eskuan, eskumuturrean eta besaurrean inurridura eta gogortasuna ere. Kasu batzuetan muskuluetako ahulezia, handitzea eta tenperaturarekiko sentsibilitatearen galera gerta daiteke ere. Tunel karpianoaren sindromea duten pertsonek arazoak eduki ditzakete objektu txikiak altxatzerakoan, ateetako heldulekua jiratzean edota objektuak erortzean.

Eskuak, eskumuturrak eta besoak era errepikakor batean erabiltzeak langileei tunel karpianoaren sindromea edukitzera bultzatzen diela ematen du. Baino izen handiko Dr. Chalsles Eaton zirujanoak dioenez ez dago aktibitate horiek eta tunel karpiano sindromearen arteko erlaziorik.

Tratamendu medikoa

Tunel karpianoaren sindromea tratatzeko erabiltzen duten tratamendu medikurik ohikoenak aparatu ortopedikoak, oholtxoak, errezetarik gabeko edo errezetarekin bidaltzen dituzten esteroiderik ez dituzten antiinflamatorioak, B6 bitamina, kortisonako injekzioak edo kirurgia dira. Zoritxarrez, farmakoek albo-ondorioak izan ditzakete eta kirurgia ez da beti eraginkorra izaten.

“Cirugia de mano” aldizkarian argitaratutako 3 ikerketek tunel karpianoaren sindromea tratatzeko medikamenduen porrota adierazi ziguten. Ikerketako batek eskumuturretarako oholtxoek eta antiinflamatorioak %82,6ean porrot egiten dutela diote. Beste batek ordea, esteroideak dituzten injekzioek %72,6ean porrot egiten dutela dio. Hirugarren ikerketak kirurgia jaso duten %57ek hobekuntza ez zutela jaso dio.

Ehunbesteko hauek oso altuak dira eta tunel karpianoaren sindromearen jatorria nerbio batean irritazio edukitzeagatik suertatzea du, eskumuturretatik urrun dagoen puntu batean, “doble crush” sindromean gertatzen den bezala.

“Doble crush” eta tunel karpianoaren sindromea
Nervio Mediano comprimido

Nerbio ertainaren konpresioa lepoan hasten da normalean (Diagrama #1 bizkarrezurra) bere jatorrian hain zuzen ere. Nerbioak presio edo irritazioa eduki dezake baita lepotik eskumuturrera doan tartean ere ( Diagrama #2) eskuetan edo behatzetan sintomak sortuz. Honi “doble crush” sindromea deitzen zaio eta aldizkari askotan ageri da gaitz honi buruzko informazioa. Nerbio ertainaren konpresio edo irritazioak lepotik ateratzen den unean gertatzen bada eskumuturretako lesioak edukitzera eraman gaitzake.

Ikerketa askok diotenez “doble crush” fenomenoak tunel karpianoaren sindromea edukitzearen kausa arruntenetakoa izaten da. “The Lancet” aldizkariak medikuntza munduan aldizkari ospetsua da eta bertan argitaratu zutenez tunel karpianoaren sindromea zuten %89k lepoan hasiera zuten baita ere. Bi ikerketa hauek tunel karpianoaren sindromea duten pazienteen gehienek benetan dutena “doble crush” fenomenoa da. Azkeneko ikerketa honek konfirmatzen du beraz tratamendu medikuen porrota. Eskumuturrean soilik eginiko tratamenduek ez dute kontutan hartzen lepoaldean irritazio edo nerbio konpresioa dagoen, eskumuturreko nerbioak lesioak edukitzeko probabilitatea handituz. Kasu honetan, zerbikaletako arazoa konpondu behar da aurretik, honela eskumuturretako lesioa bakarrik sendatzen ahalbideratuko dugu.

Antzeko fenomenoa gerta daiteke “operculo torazikoaren sindromea”rekin eta “radiculopatia zerbikala”rekin (besoetan minak eta txindurritzeak).

Tunel karpianoaren sindromea eta bizkarrezurra

Lepoan edo bizkarrezurrean arazoak, tentsio muskularra edo postura desegokia edukitzea bezain sinple izan daitezke edo hernia diskala, artritis edo bertebretan alienazio desegoki bat (subluxazioak) bezain serioak.

Tunel karpianoaren ebaluazio egoki bat egiteko nerbio ertainaren luzera neurtu behar da, lepotik hasi eta eskuak, Cervical alineada y desalineadaeskumuturrak eta behatzetaraino helduz.

Lepoa “doble crush” sindromea gertatzen den lekurik ohikoetakoa denez goialdeko zerbikaletan espezializatuta dagoen doktore batekin kontsulta bat egitea da aukerarik egokiena, batez ere tunel karpianoaren sindromea konpontzeko kirurgia gomendatu bada.

Goikaldeko zerbikalen zainketaren helburua lepoan dauden desalineazioak zuzentzea da, hauek eskumutur, esku eta behatzetara doazen nerbioetan irritazioa sortzen dute. Ikerketa klinikoek diotenez kirurgia saihestu daiteke.

Tunel karpianoaren sindromea baduzu kiropraktikarekin hitzordua hartu dezakezu balorazio bat egiteko.

Goikaldeko zerbikalen zainketak tunel karpianoaren sindromea duten paziente askori lagundu die. Zure kiropraktikoak badaki zure beharrei moldatzeko ze plan jarraitu behar duzun.

“Tunel karpianoaren sindromea nerbio ertainean irritazioa edo presio baten ondoren gerta daiteke. Nerbio hau lepoan jaiotzen da, sorbaldatik jarraitu, ondoren besotik eta besaurretik eskumutur eta eskuraino helduz.”

logo-inverso

c/ valentín olano 1, bajo,
20006, donostia - san sebastián
tfn: 943 42 27 27 
fax: 943 43 04 98 
email

Quiropráctico Juan AlonsoQuiropráctico Juan Alonso. Graduado en quiropráctica por la Universidad de Palmer en Marzo de 2001, y fisioterapeuta colegiado en España.

Boletines

Please enable the javascript to submit this form