logo-inverso

Quiropráctico Juan Alonsoc/ valentín olano 1, bajo,
20006, donostia - san sebastián
tfn: 943 42 27 27 
fax: 943 43 04 98 
email

Neuralgia Trigeminala (NT)

Neuralgia Trigeminala (NT)

NT-a, gizakiaren min handienetako bat bezala deskribatzen da. Nerbio trigeminalaren desorden bat da eta aurpegiko min jasa ezin eta ustekabekoa eragiten du. Min hau ematen da nerbio hau sudurrean, ezpainetan, begietan, belarrietan, ilean, kopetan, masailezurrean eta mingainean adarkatzen den tokietan.

NT-a aurpegiaren alde batean bakarrik eragiten du normalean, mina intentsitatean eta maiztasunean handitzen joaten da. Min hau oso handia izan daiteke, horregatik “suizidio gaixotasuna” bezala ezagutzen da.

Goiko zerbikalen zaintzaren jarraitzaile eta autorea den James Tomasik lehen eskutik ezagutzen du gaixotasun hau; izan ere honen aurka borrokatu baitzuen 12 urtez. Liburu bat idatzi zuen: “what time Tuesday?” bertan gaixotasun honen kontrako bere borroka azaltzen du.

James-Tomasi“… mina deskarga batzuk bezala hasi zen etengabe sastadatan bihurtuz. Batzuetan nire eskuineko masailezurreko haginak zeharkatzen zituen zulatzeko makina ematen zuen. Eta gero bat-batean geratu egiten zen. Egoera batzuk, mina areagotu egiten zuten: haize arin batek, hortzetako zepilo batek ukitzea, masaila garbitzea, ahoa irekitzea, hitz egitea, burua azkar mugitzea, …. Beste batzuetan esnatu egiten nintzen, zulatzeko makinak deskarga elektrikoak nire begien goialdean bidaliko balituzkeen sentsazioarekin.Hain jasan ezina zen builaka hasten nintzela burukia nire aurpegiaren kontra helduz...”

Jaungoikoari eskerrak, nire emazteak irratian kiropraktikoari buruz hitz egiten entzun zuen. Nire lehenengo ajuste zerbikalen ondorengo hamaika egunetan ez nuen minik eduki.

NT-arentzako tratamendu medikua eta aurpegiko minaren lotura.

Tratamendu ohikoena medikamendu eta kirurgiaren bitartez ematen da. Min hau tratatzeko erabiltzen diren medikamenduak antiepileptikoak dira, Neurotin adibidez. Azkeneko urteetan, Trileptal, Topamax eta Depakote bezalako medikamenduak eta antidepresiboak erabili dira. Baina denboran zehar, medikazio hauen eraginkortasuna jaitsi egiten da eta albo-ondorio larriak ekar ditzake.

Azken baliabide bezala, NT-a duten paziente askok, kirurgia hartzen dute sufrimendu honekin bukatzeko. “Mayo” klinikak aipatzen duenez, kirurgia hauen helburua, mina eragiten ari den nerbio trigeminoa hondatzea edo suntsitzea da. Baina honen albo-ondorioetako bat aurpegiko inurritzea izan daiteke.

Prozesu kirurjiko komunenak hauek dira:

  • Radiofrekuentziako Rizotomia
  • Glizeroleko Rizotomia
  • Globoaren konpresioa
  • Deskonprentsio mikro baskularra
  • "Cuchillo gamma"

Zoritxarrez, duela gutxiko txosten batek dio, tratamendu medikoak ia %50ean huts egiten duela gaitz hau duten pazienteetan.

Zerbikalen zaintza kiropraktikoa eta NT-a.

Ikerketek ezagutarazi dute NT-a, medularen goikaldean nerbio trigeminalaren irritazio batekin hasten dela.

Medikuntza literaturak eman du ezagutzera, buruzko traumak, lepokoak edo bizkarrean goikaldekoak, bizkarrezurreko medula-ren nerbioa pasatzen den tokitik eta zurtoin zerebralean kalte egin dezakeela, NT-a sortuz. Aurpegiko mina lesioa eduki eta berehala hasi daiteke edo kasu batzuetan lesioa hori edukitzetik hilabete edo urteetara agertu daiteke.

Sid E.Williams ikertzaile taldeak life unibertsitatean egindako ikerketan NT duten pazienteek emaitza ikaragarriak lortu dituztela dio. Ikerketa horretan parte hartu zuten pertsonek zortzi astez zainketa kiropraktikoa jaso zuten. Parte hartzaile guztiek lehenengo 4 asteetan mina gutxitu zuten eta ondorengo asteetan hobekuntza jarraitu zuen. Roger Hinson, ikerketaren zuzendariak dioenez, NT-a garatzen denean goikaldeko zerbikalen desalineazio baten ondorioa izatea du. Honek nerbioaren hiperalktibitate bat eragiten du aurpegiko minaren erantzule.

Juan Alonso zetru kiropraktikoan, doktoreak lesioak antzemateko praktika eta esperientzia du, baita lesio hoiek zuzentzeko ere. Lesio hauek zuzentzen, tallo zerebraleko nerbioetan irritazioa gutxitzen da beraz, NT-a sortzeko aukera gutxitzen da. Kasu guztietan goikaldean lesiorik dagoen ala ez ikusteko azterketa kiropraktiko bat behar da, honela zainketarekin hobekuntzak jasoko dituzun ala ez jakin daiteke. Zuk edo ezagutzen duzun norbait NT-a badu edo kiropraktiko baten laguntza nahi baduzu deitu inolako zalantzarik gabe eta azterketa kiropraktiko bat egingo dugu.

“NT-a, gizakiaren min handienetako bat bezala deskribatzen da. Nerbio trigeminalaren desordena bat da eta aurpegiko min jasa ezin eta ustekabekoa eragiten du”

 

Sigue leyendo...

Casos de Neuralgia Trigeminal
Referencias y Casos de Neuralgia Trigeminal Amalu,W.,et al.Applied Upper Cervical Biomechanics Course.International Upper Cervical Chiropractic Association, Redwood City, CA 1993. Arky, R., et al., Physicians' Desk Reference (PDR). Montvale, NJ. Medical Economics Data Production Co., 2003. Blair...

logo-inverso

c/ valentín olano 1, bajo,
20006, donostia - san sebastián
tfn: 943 42 27 27 
fax: 943 43 04 98 
email

Quiropráctico Juan AlonsoQuiropráctico Juan Alonso. Graduado en quiropráctica por la Universidad de Palmer en Marzo de 2001, y fisioterapeuta colegiado en España.

Boletines

Please enable the javascript to submit this form