logo-inverso

Quiropráctico Juan Alonsoc/ valentín olano 1, bajo,
20006, donostia - san sebastián
tfn: 943 42 27 27 
fax: 943 43 04 98 
email

Osasun zikloa: errebersio korrektiboa

Goiko zerbikalen zainketa, zientzia eta arte modura garatzen hasi zenean, B.J. Palmerrek informazio hau idatzi zuen. Era linguistiko ezberdin batean aurkeztuta azal daiteke. Hala ere, kontutan eduki behar da bere hitzak balio handia dutela gaur egun antzinan bezala. Naturaren legeak alda ezinak dira.

"Egoera osasungarri batetik anormaltasun egoera batera bihurtzeko denbora behar da; baita prozesuan atzera egin eta berriro osasunera bueltatzeko ere."

Errebersioa: osasun zikloa.

Zer esan nahi du errebersio korrektiboak? Egindako ibilbide batetik berriro ere pasatzea esan nahi du nagusiki, gizakiak hasieran zuen osasun mailara iritsi arte. Paziente batek goiko zerbikalen kiropraktika zaintza jasotzen duenean, urtetan edo hilabeteetan agertu ez diren sintomak eduki ditzake askotan. Bere lehenengo inpresioa okerrera doala pentsatzea izan daiteke, baino ez da horrela,prozesu hau beharrezkoa da bere errekuperaziorako.

Denbora oso garrantzitsua da osasunean hobekuntza bat lortzeko. Gaixotasuna urtetan prozesuan egon bada, egoera normalera bueltatzeko errekuperazioa ez dela beti egun gutxitan gertatuko jakin behar du pazienteak. Osasun egoera batetik anormaltasun batetara pasatzeko denbora bat behar izan duen bezala, denbora beharko du prozesuan atzera egin eta osasunera bueltatzeko.

Erantzuna aldagarria izan daiteke.

Errekuperazio denbora, ez da beti gaixotasuna sortzeko behar izan den denboraren berdina izaten. Orokorrean esan daiteke, gaixotasun zehatzetan erantzun azkarra lortzen dela; debora luzez iraun duten gaixotasun kronikoetan ordea, erantzuna motelagoa izan ohi da.

Hainbat anormaltasunek, ehunen inplikazio handia adierazten dute. Beste batzuetan ordea, ez da horrenbesteko inplikazioa ematen. Estrukturek, emandako pausuetan atzera egin behar dute beraien kondizio normaletara bueltatzeko. Hau errez ikus daiteke anormaltasun goren bat lortu duen azaleraren legenetan. Ondoren errebersio korrektibo ematen da, non azalean sintoma berdinak azaltzen diren hau bere egoera normalera bueltatzen denean. Prozesu berdina ematen da ikusezinak diren gorputzeko ehunetan.

Zer egiten du goiko zerbikalen zaintzan espezialista den kiropraktikoak?

Goiko zerbikalen zaintzara dedikatzen den medikua, bizkar hezurraren orno posizio anormala detektatzeko entrenatuta dago. Are gehiago, hauek bere posiziora bueltatzeko teknikan trebatuta dago. Normala da pazienteak bere buruari galdetzea ea zergatik ezin duen kiropraktikoak berehala orma bere posiziora ajustatu.
Izan ere, ajuste bat eta gero gertatzen dena da, ornoa bere posizio normalera bueltatzen dela. Horrela ligamento eta muskuluei beraien tonu egokia errekuperatzeko aukera ematen die eta honek ornoari ahal den estatu normalean mantentzeko aukera ematen dio.

Gogoratzeko.

Nahiz eta ornoa "ajustatuta" egon, bizkar hezurra eta gorputza egunerokotasunean, tentsio gehiago edo gutxiagora ezarria dago. Honengatik gerta liteke ornoa bere anormaltasun egoerara bueltatzea eta horregatik beste hainbat "ajuste" beharko ditu. Ehunak maiz berritu behar dira ornoak bere posizio normala mantendu al izateko. Gainera urteetan zehar kondizio anormala hartu duten ehunek, nerbio-zuntzek jaso duten presioarengatik, denbora behar dute anormaltasunera iritsi baino lehen zuten egoerara bueltatzeko. Guzti honek denbora bat eramaten du eta horregatik pazientzia bihurtzen da bertute nagusiena.

Errebersio korrektiboa

Ornoetan errebersio korrektiboa dagoela ikus daiteke, desalineazio maila altuena hartzen duenetik bere egoera normalera bueltatzen den arte. Errebersio hau, afektatuak dauden nerbio-zuntzek ematen duten ehunetan ere gertatzen da. Hauek gradualki anormaltasun puntu goren batera iritsi dira; eta berriro ere hondatze prozesuan emandako etapa berdinetatik pasa behar dira. Errebersio hau ez da subluxazioaz ukituta dagoen orno eta ehunetan soilik ematen, baita ere pazientean eman diren sintometan ere.

Etapa batzuk

Gaixotasunaren etapa desberdinek sintoma desberdinak eragiten dituzte. Errebersio korrektiboa gertatzen den heinean, gerta liteke urteetan sortutako sintomak berriro ere ematea. Ornoa bere posiziora azkar bueltatzen bada, gerta liteke sintoma batzuk denbora motz batean berriro ere suertatzea. Honen ondorioz, pazienteak pentsa dezake okerrera egiten dagoela.

Egia esanda, momentu honetan bere itxura bikainena da eta pazienteak hau antzeman beharko luke. Baina bere kondizioa ulertzen ez badu, okerrera doala pentsatuko du. Baina hau ez da errealitatea, zaintza kiropraktikoarekin jarraitzeko momentua baizik, orduan baita osasun egoera maila gorenera emango dioten emaitzak lortzen dagoen momentua.

Errebersio bat egon behar du

Nahiz eta gaixotasun zorrotz edo kronikoa izan, ornoaren posizioan errebersio korrektibo bat egon behar du gertatu den edozein aldaketa estruktural edo funtzionalen. Argi eta garbi, sintometan errebersio bat egon behar du. Gaixotasun zorrotzetan hain baliogabea izan daiteke non ez den nabaritu ere egiten.

Zaintza-kiropraktikoa jasotzen duen paziente orok konturatu beharko luke hau jarraitzeko beharraz, nahiz eta hobekuntza egun batetik bestera ez nabaritu edo naiz eta pentsatu okerrera doala. Errebersio korrektibo prozesu honetatik pasatzea beharrezkoa da eta ez utzi aldi bateko gogo faltak osasuna lortzea oztopatzea.

 

 

logo-inverso

c/ valentín olano 1, bajo,
20006, donostia - san sebastián
tfn: 943 42 27 27 
fax: 943 43 04 98 
email

Quiropráctico Juan AlonsoQuiropráctico Juan Alonso. Graduado en quiropráctica por la Universidad de Palmer en Marzo de 2001, y fisioterapeuta colegiado en España.

Boletines

Name

Email