logo-inverso

Quiropráctico Juan Alonsoc/ valentín olano 1, bajo,
20006, donostia - san sebastián
tfn: 943 42 27 27 
fax: 943 43 04 98 

  • Zer da kiropraktika? Erreportajeak

  • Juan Alonso Elkarrizketa

  • 1

Zer da Kiropraktika?

Zer da?

Kiropraktika osasuna zaintzen duen disziplina bat da. Gorputzak medikamendu eta zirugiarik gabe sendatzeko duen ahalmenaz baliatzen da. Garrantzi berezia ematen dio gorputzaren egiturak (bizkarrezurra nagusiki) eta gorputzaten funtzionamenduak (nerbio sistemak koordinatuta)duen erlazioari, eta nola erlazio horrek osasunaren mantenimendu eta errekuperazio lanetan eragiten duen.

Subluxazioa

Dr. Quiropráctico Juan Alonso ajustando a un bebéSubluxazioa, bizkarrezurreko bertebrak bere posizio egokia galtzen dutenean eta inpultso mentalaren transmisio egokia oztopatzen denean gertatzen da. Beraz, organo, guruin, edo ehun horrek kontrolatzen dituen nerbioek, ez dute behar bezala funtzionatzen, zelulen bisorkuntza ez baita egokia. Denborarekin gaixoturiko ehun edo organo bat edukiko dugu, eta zuzendu gabe denbora luzean uzten badugu gaixotasuna edo/eta sintoma desberdinak edukiko ditugu.

Osasuna

Garunak bidaltzen dituen sendatze eta osasun mezuak gorputzeko alderdi guztietara inolako interferentziarik gabe iritsi dezaketenean, osasun ezin hobea espero dezakegu.

Gaixotasuna

Garunak bidaltzen dituen sendatze eta osasun mezuak gorputzeko alderdi guztietara iritsi ezin direnean berriz, osasun arazoak edukitzea normala izango da. Batez ere, interferentzia burua eta lepoa elkartzen diren lekuan suertatzen bada.

Doikuntza (ajustea)

Garun eta zeluletako ehunen konexioa berrezartzea da ajustearen helburua. Horretarako, kiropraktikoak beharrezkoak dituen teknika zehatzak erabiltzen ditu; non teknika hauek menperatzeko urte askotako espezializazioa behar den.

Garun eta ehunen konexioa berrezartzerakoan, zelulen erregenerazioa ezin hobea lortzen da. Osasuntsu dauden zelulak ondo ez dauden beste batzuengatik ordezkatzen dira,honela sendatze prozesu bat aktibatzen da.

Norentzako?

Kiropraktika osasunaren zainketa natural bat eduki nahi duten familiei zuzenduta dago. Familiako kide batzuei errekuperazioa azkarzten lagunduko die eta beste kideei osasuntsu egoten lagunduko die.

Hortaz, kiropraktika jaio berriei, nerabe, heldu eta hirugarren adineko pertsonei zuzenduta dago.

Kiropraktikak honako kasuetan lagundu du: Arazo muskulueskeletikoetan; lunbalgiak, hernia diskalak, migrañak, bertigoak, eskoliosiak, ahurdunaldian ondoeza...Organoetako arazoak; asma, psoriasia, digestio arazoak, minbizia, eneuresia, jaoi berrietan kolikoak, arterietako tentsio altua...Arazo emozionalak; antsietatea, depresioa, estresa, hiperaktibitatea, arreta falta...

Nola dakigu nork behar duen Kiropraktika?

"Subluxazio" bat dugun ala ez jakiteko bizkarrezurreko txekeo bat egin beharko genuke denok. Txekeo hori eginda gure garuna gorputzeko beste atalekin ondo komunikatzen den ala ez jakingo genuke, hau da, interferentziarik gabe. Horretarako Juan Alonso zentru kiropraktikoak azkeneko generazioko instrumentazioa erabiltzen du, bikote termikoen termografia (termoscribek4). Honerz gain, zuzenketa edo ajuste maila zehatza ezagutzeko kiropraktikoak radiografi batzuk aztertzen ditu, hauek zentru espezializatu batean egiten dituzte.

 

 

logo-inverso

c/ valentín olano 1, bajo,
20006, donostia - san sebastián
tfn: 943 42 27 27 
fax: 943 43 04 98 

Quiropráctico Juan AlonsoQuiropráctico Juan Alonso. Graduado en quiropráctica por la Universidad de Palmer en Marzo de 2001, y fisioterapeuta colegiado en España.